12 septiembre 2011

102 - Elkar egotea

"Atsegina da norbaiten laguntza edukitzea izaren hotza goxatzeko, pixkanaka-pixkanaka beste zati bati hoztasuna kendu eta ohe osoa epel sentitu arte. Atsegina da sorbaldan kidearen bular indartsua sentitzea eta gerriaren inguruan haren beso biluzia, loak hartzen zaituen bitartean. Gustokoa du ohearen beste aldea habitatuta sentitzea, norbaiten arnasa antzematea, baxu, erritmiko. Begiak zabaldu gau erdian eta ohekidea han dagoela ikusi eta musua eman, eta laztana egin aurpegi zurbilean, eta aho erdi irekitik sentitu haren aire epela, lokartuaren erotismo inuzentea. Gozoa da, atsegina."


Laura Mintegi

No hay comentarios:

Publicar un comentario